Zertan ari dira gure ikasleak?

2026-03-16







2026-03-10

 





 

 

2026-01-29

KORRIKA 24.

 


Badator Korrika!

Martxoaren 19an, Atharratzen hasi, eta martxoaren 29an, Bilbon amaituko da.

Portugaleten martxoaren 26an sartuko da.

LEHEN ZATIA: Sestaotik, (Abatxolo) 15:12an, Santurtzira (Kabiezes)

BIGARREN ZATIA: Santurtzitik, (Mugakoa) 16:04an, Trapagaranera (autopista)

 

 KORRIKA KANTA

 https://korrika.eus/media/videos/2025/12/20/xiberutikan_mendebaldera2.mp4 

Gure C1eko ikasleek kritika hauek egin dituzte:


C1 astelehen eta asteazken (09:00 - 11:30)

EIDER

Niri ez zait asko gustatu. Alde batetik, euskal kulturari keinu bat egitea ondo dagoela uste dut, baina erritmoa falta zaio eta estribilloa itsaskorragoa izanbehar dela pentsatzen dut.

NAIA

Abestiak egoera asko aipatzen ditu, eta, horri esker, hauei ikuspena ematea lortzen du. Aitzitik, ez zait Korrikarako abesti aproposa iruditzen. Umeek abestean, ziur aski, ez dute ezer ulertuko, eta, nire ustez, ez da gogoratzeko erraza.

Gainera, Korrikarako alaiagoa izatea ondo legoke, jendea pozik doa eta. Pello abeslari moduan jartzea ondo ikusten dut, gazteen artean, gaur egun, erreferente handia delako.

JOSUNE

Pello, Euskal Herrian arrakastatsua dugun abeslaria denez, Korrika bultzatzeko ikuspuntutik, abestia egiteko aukeratzeari aproposa deritzot. Hala ere, egin duen abestia ez nuke Korrikarako hautatuko, indarra eta erraz gogoratzeko gaitasun falta nabaritu izan baitut.

EDER

Abesti oso polita izan arren, nire ustez, ez da abesti aproposena Korrika egiteko. Erritmo oso motela dauka Korrikaren kanta izateko.

GAIZKA

Orokorrean, abestia ondo dago, baina ez zait Korrikarako aproposa iruditzen. Erritmoa ez da oso ona Korrika egiteko, eta abestiaren letra korapilatsua da euskara oso ondo ez badakigu.

Horrez gain, abeslariak egin dituen erreferentziak gustatu zaizkit, bereziki Kepa Junkerari buruz abesten duenean.

JON

Ez zait asko gustatu; izan ere, Korrikarako aproposa ez dela uste dut. Nahiz eta euskal kulturari erreferentzia asko egin, letra ez da oso ondo ulertzen, eta abesteko zaila dirudi. Era berean, publikoaren ehuneko handiak ez luke disfrutatuko, eta umeak dira Korrikaren partaide nagusiak.

ALAZNE

Ez zait asko gustatu. Oso zaila iruditzen zait abesti hau Korrikarekin erlazionatzea, bere albumeko abesti bat dirudi. Hala ere, Pello Reparaz euskara eta Euskal Herriko historia maitatzen ditu, eta nabartzen da.

AINARA

Bai, abestia gustatu zait. Daukan erritmoa oso itsaskorra delako. Egia da, Peiok daukan beste abesti bat entzuten nengoela iruditu zait. Gainera, Euskal Herriko hainbat toki desberdin aipatzea ere ideia ona izan da. Dena den, bideoklipa pixka bat arraroa edo iluna ikusi dut, kolore edo alaitasun gehiagorekin egingo nuke; azken finean, Korrika baterako da.

 C1 astelehen eta asteazken (16:00 - 18:30)

IKER

Ikusi dudan abestia ez zait oso polita iruditu, erritmoagatik. Bestetik, pasa den urteetako abestiek erritmo gehiago zuten eta oso politak ziren, baina honetakoa ez da hain polita.

CLAUDIA

Nire iritziz, aurtengo Korrikaren abestia ez da beste urteetakoak bezain originala. Egia da keinu polita dela herri desberdinak aipatzea Euskal herria hobeto ezagutzeko, eta Gazako gudaren arazoa aipatzea ikuspena emateko. Hala ere, badirudi Zetak taldearen beste abesti bat. Gai ona da, baina ez aproposa Korrikarako.

MARIAN

Asko gustatzen zait, nahiz eta abesti alaiena ez izan. Euskal Herriaren esentzia bere letran aurki dezakegu.

IÑIGO

Niri kanta gustatu egin zait. Beharbada, pixka bat motela beste urteetako abestiekin konparatuz, eta Korrika dinamikoa dela kontuan izanda. Dena den, zerbait desberdina egitea egokia dela uste dut, errepikakorrak izaten dira abestiak, bestela. Euskal kulturaren hainbat erreferentzia egitea ere gustatzen zait.

IRATI

Zetak-en kanta honek gure kulturaren elementu pilo aipatzen ditu; gainera, Palestinaren borroka eta elkartasuna zabalduz; hori gustuko izan dut. Baina nahiago izanago nuke kanta alaiagoa, erritmo gehiagorekin eta itsaskorra; dantza daitekeen kanta.

ASIER

Asko gustatu zait. Letra eta erritmoa aproposak iruditzen zaizkit, bai dantzatzeko, bai korrika egiten laguntzeko, datorren martxoaren 26an Portugaleten.

ZURIÑE

Niri abestia gustatzen zait, kantuaren hitzak erreferentzia asko egiten duelako. Nire ustez, erritmoa ez da hoberena, motela iruditzen zaidalako. Baina, nire iritziz, Pello abestiaren egilea izatea ideia ona dela pentsatzen dut; gaur egun, bere abestiekin oso famatua egin baita.

NEREA

Aurtengo Korrikako kanta gustatu zait; batez ere, ezagutzen ez nuen erreferentzia asko dituelako. Bestalde, originala da, eta desberdina ere iruditzen zait. Alabaina, zerbait “txarra” esan beharko banu, bideoklipean jende ezagun gehiago atera edo aipatzen dituen lekuak erakutsi ahal zituen.

JON

Gustuko dudan abestia da. Aurreko urteen antzera, ondo islatu du Korrikaren mezua. Ez da nire gustukoena, baina zaletu nauen abestia da. Ziur nago arrakasta izango duela.



 C1 astearte eta ostegun (16:00 - 18:30)

ITZI

Niri gustatu zait. Zetak taldea saltsa guztietan badago ere, erritmoa eta kolaborazioak egokiak izan direla uste dut. Gainera, Ezkerraldea aipatzeko ordua zen.

MARIA

Aurtengo abestia asko gustatu zait. Ibilbide osoari buruz egiten duelako erreferentzia. Hori gutxi balitz bezala, Kepa Junkerari laztan txikia egitea balio handia izan da. Aipatu dudan guztiagatik, abesti oso polita eta sentimentala iruditzen zait. 

URTZI

Kanta gustatu zait. Erritmoa eta estribilloa onak dira, hainbat elementu euskaldun aipatzen baitituzte. Hala ere, ez nuke Korrikarekin lotuko irratian entzunda, baizik eta Zetak-en disko berri batekin.

PAULA

Gaur egungo abeslari famatuenetariko bat aukeratzea gustatu zait, baita komunitatearen ideia ere. Baina, nahiz eta belaunaldi batzuk atera, bete batzuen falta sumatu dut: umeena. Bukatzeko, esango nuke erritmo desberdina jarriko nukeela.

ASUN

Nire iritziz, kantaren hitzak euskaldunoi gogo eta botere eman dizkigu aurrera egiteko. Bere erritmoa zein doinua publiko guztiarentzat itsaskorrak dira.

AMAIA

Zetak taldea asko gustatzen zait eta abesti hau ere bai, baina ez nuke aukeratuko Korrikaren kanta izateko. Espero nuen zerbait alaiagoa.

Aurtengo abestia poetikoegia iruditzen zait, eta jende askok ez duela ulertuko uste dut. Ziur aski, umeei ez zaie gustatuko, ezta adinekoei ere.

Bestalde, helburua ez du lortzen, korrika egitera bultzatzen ez gaituelako.



 

2025-12-10

 2025-2026 kurtsoko A1eko ikasleen aurkezpenak:


 

2025-12-1

Albiste faltsuak ekiditeko gomendioak

 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina