Diru laguntzak

 2023-09-04

 BALDINTZAK 2023 

(2024ko diru-laguntzen ebazpena argitaratu gabe)

- Euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu batean matrikulatuta egon izana 2022ko ekainaren 1etik 2023ko abuztuaren 31ra bitarteko epealdian.

- Ikasleak berak ordaindu izana euskaltegiari/zentroari ikasketa horiei dagozkien matrikulak.

- Euskaltegiko edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ebaluazioan HABEren mailaren bat gainditu izana, edo HABEren egiaztatze-deialdietan egiaztatu izana, edo gainditutako maila zein egiaztagiri horien baliokidea den titulua edo ziurtagiria lortu izana.

- Ikasleak gutxienez 50 ikastordu hartuak eduki beharko ditu edo/eta 30 ordu udako ikastaroetan.

- Ikasleak honako bertaratze hau izan beharko du matrikulatuta egon den ikastaroan:

a) Aurrez aurreko ikastaroak: emandako ikastorduen % 75 hartuak izan beharko ditu.

b) Autoikaskuntza: ordu teorikoen % 75 betetzeaz gain, mintza-saioetan izandako asistentzia-orduekin gutxienez matrikulatu deneko ikastaroaren ordu teoriko guztien % 7,5era iritsi beharko du.

Gainditu edo egiaztatu den maila bakoitzeko, ikasleak 2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteetan matrikuletan ordaindutako kopurua eskura dezake, gehieneko muga hauekin gainditu edo egiaztatutako maila bakoitzeko:

– HABEren A1 maila: 600 euro.
– HABEren A2 maila: 800 euro.
– HABEren B1 maila edo baliokidea: 900 euro.
– HABEren B2 maila edo baliokidea: 1.000 euro.
– HABEren C1 maila edo baliokidea, 1993an edo ondoren jaio diren ikasleentzat: 700 euro.
– HABEren C1 maila edo baliokidea, 1992an edo aurretik jaio diren ikasleentzat: 150 euro.
– HABEren C2 maila edo baliokidea: 100 euro.

Eskaerak egiteko epeak:

– Lehen txanda: 2023ko ekainaren 1ean irekiko da, eta abuztuaren 4an amaituko da.

– Bigarren txanda: 2023ko irailaren 7an irekiko da, eta urriaren 6an amaituko da.

 

Oharra: HABEren dirulaguntzak jasotzeko, EAEn erroldatuta egon behar da.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina